martes, 1 de diciembre de 2015

ANDOAINGO UDALA: PSE ETA EAJ OSASUN PUBLIKOA ETA INGURUMENAREN AURKA / AYUNDAMIENTO DE ANDOAIN: PSE Y PNV EN CONTRA DE LA SALUD PÚBLICA Y EL MEDIO AMBIENTE


Fracking-aren aurkako mozioa onartu ez eta errauskailuaren aldeko mozioa aurrera.


(PINCHAR ABAJO EN "más información" para leer en CASTELLANO)

Ostegun arratsalde-gau partean ohiko udal batzarra egin zen Andoainen eta beste gauzen artean bi mozio aurkeztu ziren:

- Bata Eguzkik aurkeztu zuen, fracking izeneko gas erauzketako teknikaren aurka egiten zuena eta Andoain fracking gabeko udalerri izendatzeko helburua zeukana.

- Bestea, berriz, Errauskailuaren Aurkako Plataformen Koordinadorak aurkeztu zuen Zubietako zaborrak errausteko azpiegituraren aurka.

Lehenengo mozioari dagokionez, hiru puntuz osatuta eta ate joka dagoen Pariseko gailurraren ingurumarian aurkeztu denak, non munduko herrialdeetako ordezkariek munduaren beroketa eragiten duten gasen isuriak murrizteko neurriak hartuko dituzte edo hartu beharko lituzketen. Honen aurrean, fracking-ak erregai fosila eskaintzen du (gurean gas naturala hain zuzen ere) etahonekin CO2 gehiago, NOx … eta ez dakigu zenbat gasen isurpena atmosferara. Alderdi guztiek beraien zalantzak agertu zituzten fracking teknikaren aurrean eta osasunean naiz ingurumenean izan ditzakeen eraginetan dagoen ezjakintasun eta berme faltan. EH Bildu ( 6 zinegotzi), Ganemos ( zinegotzi bat) eta Irabazi (Zinegotzi bat) zalantzarik gabe mozioaren aldeko jarrera argia erakutsi zuten. PSEk (5 zinegotzi) eta EAJk (4 zinegotzi),ordea, auziaren mamiari bestelako ikuspegiaz begiratu zioten.



Batetik, ez zetozen bat SESHAk bere jarduera ahalbidetzen duen baimena etetearekin. Izan ere, ohiko gasa ere bilatzen omen dute, PSE eta EAJ alderdietako kideek behitzat hala zioten, udal batzarraren ikusleen artetik baten batek gaia fracking-a da eta ez ibili itzulinguruka gogorazi bazien ere. Kontuak kontu, mozioa ez zen aurrera atera PSEk eta EAJk aurka bozkatu baitzuten, gainerakoek, aldeko bozka eman bazuten ere. Bide batez, SESHA prospekzioekin hastear da Burgoseko iparraldean, USOA izendapenean (honek Bizkaian eta Araban eragina izango luke) eta Eguzkin argi dugu ez dugula besteentzat nahi guretzako kaltegarria dela pentsatzen duguna. Nonbait Andoaingo PSEk eta EAJk ez dute berdin pentsatzen.

Bigarren puntuan, Andoain frackingik gabeko udalerria izendatu nahi zen. Begira gauzak zer diren, PSE izan zen fracking-aren aurka irmotasunez nabarmentzen saiatu zena eta ondoren mozioan atzera egin zuten Andoain fracking-etik babestutako herria dela argudiatuz, horretarako bermea Gasteizko legebiltzarrak ekainean onartutako legea zela adieraziz. EAJak berriz, leunxeago bada ere, PSEren argudio berberak errepikatu zituen. Biek ala biek berriz ere ekimenaren aurka bozkatu zuten eta
gainerakoen aldeko bozkak ez ziren aski izan mozioa aurrera ateratzeko. Nola diren gauzak: EAJak bere argudio babesteko erabiliz zuen lege horren aurka bozkatu zuen berak Gasteizko Legebiltzarrean eta gainera onartu ondoren, PP-ko Rajoyren gobernuak atzera bota zezan saiatu zen.

Andoaingo PSEri gogorazi behar zaio baldin eta ez badira ohartu, Gasteizko parlamentuak onartutako legeak, ez dela frackinga erabat gelditzen duen legea(lehenago aipatutako USOA kontzesioarekin erakusten den bezala), onartutakoak frackingaren inguruan behin betiko erabakia hartzea atzeratzea besterik ez dakarrela, ondorioz babesa nola halakoa da. Gasteizko parlamentuan aurkeztu zen fracking-a geldiarazteko lege egitasmo bakarra Herri Ekimen Legegilearen eskutik heldu zen 103.000 sinaduren babesarekin, horietako ehunka andoaindarrenak izan zirelarik. Baina noal diren gauzak, Andoainen atzo beharrezkoa ez zena nonbait gaur Gasteizen ezinbestekoa da, EAJk eta PSEk frackingaren aurkako mozioa babestu egin duten eta Arabako hiriburuko udaletxean. Andoaingo EAJ eta PSEko kideak ez dira enteratzen edo ez dute enteratu nahi?

Azkenean hirugarren puntuan erabateko adostasuna izan zen eta begi onez ikusi zuten 20-20-20 hitzarmena berreti eta abian ipintzeari.

Laburbilduz, Andoaingo EAJri eta PSEri, frackingak ardura die baina bozetan etekinik ez eta aurka agertu ere ez.
Zubietako errauskailuaren aurkako mozioa

Beste mozio bat ere aztertu zen, hau Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorak aurkeztua, non Udalak Zubietako errauskailuaren aurkako jarrera har zezala eskatzen zen. Eskaera hau, guk egin ez arren, bertan azaldutako ikuspuntuak balorazio bat merezi dutela uste dugu.

Andoaingo Udalari halako erabaki bat hartzea eskatzeko arrazoi garrantzitsuenetako bat, errauskailuak Andoainekiko duen gertutasuna da (3km) hala nola, osasuna naiz ingurumenean sortuko dituen kalteak. Noski, ez ziren aparte izan hondakinak erretzeak eragiten duen lehengaien xahuketa… bezalakoak ere.

PSE-k mozio alternatibo bat jarri zuen mahai gainean, argudioak ematerakoan gehienak Bilduk hondakinen inguruan egindako politika kritikatzeko izan ziren eta zeinak edukian, oinarrian egungo GHHKPO babesten zuen, errauskailua beste azpiegituren gainetik jarriaz, eta era berean aurreko legegintzaldian aho batez onartu zen erabakia, materia organikoa biltzeko txipdun edukiontzi marroia jartzeko alegia, berresten zuen.

EAJ bere aldetik behin eta berriz errauskailua segurua dela adierazten saiatu zen, txostenak hor berresten dutela adieraziz. EH Bilduk, Ganemos eta Irabazik Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorak aurkeztutako mozioaren alde egin bazuten ere, hau atzera botatzeaz gain, PSE-k aurkeztutako mozio alternatiboa onartu zuten PSE eta EAJ-k.


Eguzkikook, PSE eta EAJ, aurreko legegintzaldian Bilduk egindako lana desagertarazten ahalak eta bi egitearen zurrunbiloan sartu direla uste dugu eta ez zaie axola horrek andoaindarrei eragin diezaieken kaltea, ezta beraien osasunari edo/eta ingurumenari ere. Izan ere, ez da hori izan Lasarte Oriako PSEren jarrera zeinak bere herritik ahalik eta urrutien ikusi nahi duen errauskailua. Edo agian ahaztu egiten zaie Zbalgarbi ( Bizkaia) edo Valdemingomez ( Madril) dezalako errauskailauk kutsatzeagatik isunak jaso dituztela?¿Enpresa berak (ingenieritzakoak, konsultorak…) ote dira hango txostenak eta Zubietakoak abalatzen dituztenak? Bide batez, dirudienez txosten horiei izugarrizko garrantzia ematen dioten bezala, dirudienez bost axola zaie Europar Batasunean bilketa bereiztua, berrerabilpen eta birziklapenaren alde erabakitzen diren zuzentarau ( nahi ta naiez betetzekoak) naiz irizpideak, neurri berean errausketari mugak jartzen ari direnak.

Biak ala biak (PSE eta EAJ) mentalki iragandako hamarkadan jarraitzen dute, oraindik ez dira jabetu Gipuzkoan gauzak asko aldatu direla hondakinei dagokionean eta horren adierazgarri nabarmenetako bat da, eraiki nahi duten errauskailua handiegia dela egun sortzen dugun zabor kopururako eta zer esanik ez etorkizunean sortuko dugunerako.

Ondorioz, guretzako Black Thursday-a izan zen 26koa, andoaindarron osasuna eta ingurumena ia musutruk saldu bait zituzten EAJ-k eta PSE-k.

Eguzki talde ekologista eta antinuklearra, 2015eko azaroan.

Rechazan una moción contra el fracking y aprueban otra a favor de la incineradora.


El jueves por la tarde-noche se celebro en Andoain una sesión plenaria ordinaria en el que, entre otros, se presentaban las siguientes mociones:

- Una, presentada por Eguzki, contra la técnica del fracking y por la declaración de Andoain como “municipio libre de fracking”.

- Otra, presentada por la Coordinadora de Plataformas Contra la Incineradora en contra de la planta incineradora de basuras de Zubieta.

En cuanto a la primera, compuesta por tres puntos, presentada al calor de la cumbre de Paris en la que se pretenden tomar medidas para reducir los efectos de los gases que provocan el calentamiento de la tierra, ante lo que el fracking seguiría aportando combustible fósil (en nuestro caso gas natural), más CO2, NOx... Todos los partidos mostraron sus dudas sobre la técnica del fracking y la falta de garantías en cuanto a sus efectos en la salud y el medio ambiente. Pero mientras EH Bildu (6 conjeles), Ganemos (1 concejal) e Irabazi (1 concejal) fueron rotundos al respecto, el PSE (5 concejales) y el PNV (4 concejales) entraron en matizaciones.



Por una lado, no estaban a favor de que SESHA cesara la actividad de sus permisos, pues según ellos también buscan gas convencional, a pesar de que desde el públicos se les recordó que estábamos hablando del fracking. Este punto fue rechazado con los votos del PSE y PNV, votando el resto a favor. Por cierto, SESHA está a punto de comenzar prospecciones en el norte de Burgos en la concesión USOA ( que si afectaría a Bizkaia y Araba) y desde Eguzki tenemos claro que no queremos para los demás lo no creemos que es bueno para nosotros. No deben pensar lo mismo en el PSE y PNV de Andoain.

En el segundo punto, por el cual se pretendía declarar Andoain municipio libre de fracking, el PSE fue el más interesado en mostrarse contrario al fracking para acto seguido afirmar que la ley aceptada en el Parlamento de Gasteiz en junio garantiza y/o preserva a Andoain ante el fracking; el PNV menos vehementemente pero repitió los argumentos del PSE y ambos volvieron a votar contra la iniciativa, el resto de partidos a favor. Vamos que el PNV se escudo en esa ley que él no defendió en el Parlamento de Gasteiz y pretendió que el gobierno del PP de Rajoy la recurriera.

Hay que recordarle al PSE que lo que se acepto en el Parlamento de Gasteiz es una ley que retrasa en el tiempo una decisión definitiva (como se demuestra con la antes citada concesión USOA). El único proyecto de ley presentado en el parlamento que garantiza que el CAV no exista el fracking es la ILP avalado por más de 103.000 firmas, varias centenares de ellas de andoaindarras. Por cierto que lo que no era necesario ayer en Andoain debe serlo hoy en Gasteiz, pues el PNV y el PSE han votado una moción en contra del fracking hoy mismo en el consistorio de la capital alavesa. ¿PNV y PSE no se enteran en Andoain o no se quieren enterar?

Por fin todos votaron a favor del tercer punto sobre la ratificación (aprobada en el 2009) y puesta en marcha del acuerdo 20-20-20.

Resumiendo, que al PNV y PSE les preocupa el fracking pero como en Andoain no da réditos electorales no están en contra.

Moción contra la incineradora de Zubieta.

También se debatió otra moción presentada por la Coordinadora de Plataformas Contra la Incineradora en para que el ayuntamiento se posicionara en contra de la planta incineradora de basuras de Zubieta. Y aunque no la presentamos nosotros creemos que las posturas planteadas merecen una valoración.

Uno de los argumentos más importantes para pedir un posicionamiento al ayuntamiento es la cercanía de la citada incineradora al núcleo de Andoain (3km) y las consecuencias sobre la salud y el medio ambiente. Por supuesto no faltaron argumentos como el despilfarro de materia prima que supone quemar residuos...

El PSE presento una moción alternativa en la que se afano en descalificar la política de residuos de Bildu y en la que básicamente apoyaban el actual PIGRUG con la incineradora a la cabeza y reafirmar la decisión de implantar contenedor marrón con chip para la materia orgánica, tomada la legislatura pasada por unanimidad.

El PNV por su parte insistió en que la incineradora es segura y está avalada por informes. A pesar de que EH Bildu, Ganemos e Irabazi votaron a favor de la moción presentada por la Coordinadora de Plataformas Contra la Incineradora, esta fue rechazada por PSE y PNV, que aprobaron, con sus votos, la moción alternativa presentada por PSE.



Desde Eguzki creemos que tanto el PSE como el PNV han entrado en una vorágine de hacer desaparecer el trabajo hecho por Bildu durante la legislatura pasada y no les importa las consecuencias que ello pueda acarrear a l@s andoaindarras, ni a su salud, ni al medio ambiente. Pues no ha sido esa la postura del PSE de la Lasarte Oria que no quiere ver la incineradora ni en pintura. ¿O acaso se olvidan que incineradoras como la de Zabalgarbi (Bizkaia) o Valdemingomez ( Madrid) han sido multadas por contaminar? ¿Serán las mismas empresas (ingeniería , consultoras...) las que avalan aquellos informes y los de Zubieta? Por cierto, mucho les importan esos informes y poco las directivas y directrices que va marcando la UE (de obligado cumplimiento) a favor de la recogida selectiva, reutilización y reciclaje, restringiendo, a su vez la incineración.

Ambos partidos siguen mentalmente en la década pasada, aún no se han dado cuenta que en Gipuzkoa han cambiado mucho las cosas en torno a los residuos y una prueba de ello es que quieran hacer una incineradora sobredimensionada para la basura que generamos hoy día y la que vamos a generar en el futuro.

Por lo tanto para nosotros fue un Black Thursday, pues la salud y el medio ambiente de los andoaindarras la vendieron a precio de saldo.

Eguzki talde ekologista eta antinuklearra, a 28 de noviembre de 2015

0 comentarios:

Publicar un comentario