lunes, 9 de junio de 2014

Santakrutzetako balorazioa

Andoaingo Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak aurtengoan pauso bat haratago eman du bere urteroko festetako egitasmoetan. Urtero bezala Leitzaran Parke Naturala aldarrikatzen duen erreka jetsiera antolatu du, modu alaian eta festa giroan jetsiera aurrera eramanez, aurtengoan partaide gutxiagorekin baina beti bezain leial eta ikusgarri, festetako erakargarritasunetako bat baita erreka jetsiera. Uretro legez, aurten ere Leitzaran Parke Natural izendatzea eskatu dugu baian aurten bereziki herri lurrak ( eta Leitzaranen mordoa ditugu) bioaniztasun ikuspegi batetik kudeatzea eskatu dugu, etekin ekonomikoaren gainetik naturaren ikuspegia gailenduz, eta lur publikoak bide horren adibide izan daitezen.



Beste egitasmo bat edalontzi berrerabilgarrien erabilera da. Eguzkik Txozna Batzordeko partaide izanik bertan bultzatu zuen edalontzi berrerabilgarriaren aukera. Edalontzia berrerabiliz pertsonako izugarrizko plastiko pila erabili eta botatzea ekiditen da. Festa giroan betiko plastikozko edalontziak norbanako kopuru haundia izaten zen eta gehienetan horietako asko lurrean bukatzen zuten, itxura txarra emanez eta asko kutsatuz. Aurten berriro egin dugu apustua edalontzi berrerabilgarriarekin eta emaitza positiboa dela esan dezakegu, jendeak dagoeneko ohitura badu, askok etxetik ekartzen dutelarik, gure ingurumenari mesede ederra eginez. Bai betiko plastikoa asko murrizten degulako erabilpena, hortaz ama lurra gutxiago ustiatzen dugu eta bestetik kaleak garbiagoak mantentzen dira.

 Informazio falta eta nagikeria tarteko, gazteenen artean bereziki, arazoak izan zituzten organikora zer bota behar zen bereizten.

Esan bezela, aurten haratago joan gara eta lehenengoz andoainen materia organikoa era bereiztuan biltzeko aukera eman diogu kuadrilei. Bide batez kuadrilen egunean hondakinak bereizteko edukiontziak jarri diren lehenengo aldia izan da. Beira, papera, plastikoa eta ontzi arinak, errefuxa eta organikoa. Apustu bat izan da jende askok harriduraz hartu du ekimena. Koadrila askok lan bikaina egin dute hondakinak bereizten eta gure eskerrik beroenak beraiei. Beste batzuk ordea, interes gutxi, besteak despisteak edota ezjakintasuna tarteko, hondakin batzuk nahasian botatzeko joera izan dute iedukiontzi desberdinetan baina bereziki organikoan, gu hori zuzentzen saiatu garelarik. Izan ere, badakigu hasiera batean dena ondo irtetea zaila dela, horregatik gure asmoa gauzak modu egokian adierazi eta kontzientziazioa sortzea zen. Festen aurretik jarri genuen helburua zen dagoeneko birziklatzen zutenei aukera ematea kuadrilen egunean ere eta ez zutenen eredu eta akuilu izatea, jai giroan ere arduraz jokatu eta birziklatu daitekela erakutsiz.


Eguzkiko kideak edukiontziak prestatzen

Zentzu honetan, erronka bat izan zen bai guretzat antolatzaile bezela eta bai herritarrentzat erabiltzaile bezela. Garrantzitsua da ordea, pausu hau eman izana eta etorkizunerako oinarri bat ipintzea. Hasiera guztiak zailak dira baina hau ere egingo dugu. Ziur gaude Andoain ere, pausoz pauso, inguruko herrietako ohitura onen bidean jarriko dela eta guk ere arduraz jokatu eta ahalik eta gehien birziklatu, berrerabili eta murriztuko dugula.

0 comentarios:

Publicar un comentario