miércoles, 31 de julio de 2013

Hainbat landare eta zuhaitz bat landatu genietuen errausgailua eraiki nahi zuten lekuan.

Info gehiago:
Uztailaren 23an, sinbolikoki, Zubietako biztanleak, Zero Zabor, Eguzki, Errausgailuaren Aurkako Koordinadorakoak, zuhaitz bat ( sagarrondoa ) eta zenbait landare landatu genituen, Usurbilgo herritarrek emandako konpostaz lagunduta, errusgailua eraiki nahi zuten orubean. Ekintza honen helburua, errausgailuaren egitasmoa behin betiko baztertzeak duen garrantzia adieraztea zen, hondakinen kudeaketa arrazoizko batean aurrera egin ahal izateko ezinbeteko pausoa.

Hala ere, ezinbesteko pauso honen atzetik beste hainbat pauso eman beharra dauzkagu, murrizte, berrerabilpen eta birziklapenaren bidean,osasuna eta ingurumenarekin errespetuzkoa den hondakinen kudeaketa lortzeko zero zaborreruntz. Denak daukagu zeregina (politikariak, administarzioak, herritarrok...) baina pauso garrantzitsua da eman duguna.

Animo eta jarrai dezagun aurrera!

0 comentarios:

Publicar un comentario