Urgarden eta
Eguzki talde ekologistak Oria ibaiaren garbiketa antolatu dugu
Andoainen, herrigunean, hiritartutako igurunean, Txistokiko
zubitik gorako meandro inguruan, zabor hori biltzeko asmoz baina
baita kontzientzia sortzeko ere, denok (administrazioak, lantegiak
eta herritarrok) egin bait dezakegu zerbait gehiago kutsadura mota
hori saihesteko. Deialdia, larunbata maiatzaren 19rako da eta
15.30etan Allurralde Kiroldegiaren atean elkartuko gara.
ZERGATIK IBAI
GARBIKETA?
Ibaiak, urte askotan bizkarra eman zaien arren, egun herri naiz hirietako ardatzetako bat bihurtzen ari dira. Horren ondorio da ibai egietan ibilbideak, gune berdeak... edo ibai azaleratzeak gero eta ugariagoak direla. Honekin batera krisiak lantegi kutsakor asko itxi arazi izanak batetik eta araztegiak abian jartzearen ondorioz bestetik, isurketen kontrola handitzearekin batera, ibaietako ur kalitatearen ontzea ekarri du.
Ekintza hauen
eraginez ( kontzientziazioak ere bere papera jokatzen du), ibai naiz
errekei gero eta gehiago begiratzen diegu herritarrok eta bertan
ikusten duguna ez zaigu gehiegi gustatzen. Izan ere, ahate naiz
ur-oilo baten alboan plastiko zatarrak eta ibilgailuen gurpilak
ikusten ditugu. Ibai inguruan ikusten ditugun zakar guzti horiek,
paisaia zikindu eta itxura txarra emateaz gain, kalteak ere eragiten
dituzte ibaian lehenik eta bertan kateatuta geratzen ez direnak
itsasoan ondoren:
- "Zakar" horiek desegiten diren neurrian gai kimikoak askatuz joaten dira, kutsadura sortuz.
- "Zakar" horiek, plastikoa nagusiki, hegazti eta arrainetan kateatzen dira luzarorako “apaingarri” bihurtzen delarik, zenbait kasutan izaki hauek akabatzea eraginez, itota adibidez.
- Irentsi ere egiten dute zaborra eta kasu batzuetan plastiko digestio aparatuan geratzen da hauek akabatuz.
Mota honetako
arazoetan, denok esku hartu behar dugu, instituzioak, lantegiak eta
herritarrok. Ezin dugu irtenbidea soilik besteren eskutan utzi.
- Administrazioari
( Eusko Jaurlaritza, Aldundia, Udala), arauak betearazteko
premiarekin batera, herritarrengan kontzientzia bultzatu behar dela
gogorarazi behar diogu, hala nola, araztegia bezalako azpiegituren
premia ere, zeinak gure eskualdean ia hamarkada bateko atzerapena
daraman.
- Lantegiei,
bere zaborra, isurketak… kudeatzeko garaian, indarrean dauden
arauak betetzeaz gain, gauzak ondo egitean duten ardura gogorarazi
behar diegu. Izan ere, ez da nahikoa gaur egun hain arruntak diren
ISO ziurtagiri bat lortzea, eguneroko jardueran ingurumena
errespetatuko duen kudeaketa garbi egiteari ekin behar diote eta ez
arau nola saihestuko duten pentsatzeari.
- Herritarrei
dagokionean berriz, guk ere ezin dugu beste aldera begiratu, ibaiak
ez dira zakarretaz desegiteko lekuak ezta gure etxetako desagueak
edozer gauza botatzeko lekuak ere.
Aurrerapauso hau
ematerakoan, auzolanaren filosofia jarraituz egin nahi izan dugu,
denok dugulako (maila handiagoan ala txikiagoan) ardura gai honetan
eta askoren artean, gizartean aurrerapauso bat eman dezakegulako.
Horrela, elkarlanean aritzeak kontzientzia eta harremanak sortzen
laguntzen du eta gainera lanak arinagoak egiten dira.
Urgarden
eta Andoaingo Eguzki, 2012ko maiatzaren 14an
0 comentarios:
Publicar un comentario