viernes, 25 de febrero de 2011

EGUZKIK BAT EGITEN AHTAREN LANAK GELDITZAREN ALDEKO MANIFESTAZIOAREKIN

Eguzki talde ekologistak bat egiten du otsailaren 26an arratsaldeko 5etan Tolosan deituta dagoen manifestazioarekin, zeinak beste behin ere, egitasmo honen aurka gaudela adierazteko balioko duen.

Aspalditik esaten ari gara Abiadura Handiko Trena ez dela garraiobide egokia gure lurralderako eta hona hemen arrazoi batzuk: ingurumenean kalte izugarriak sortzen ditu; energia ikaragarri konsumitzen duelako; eskualde eta lurralde ezberdinak komunikatzeko balio ez duelako; diru izugarri xahutzen delako; beste hainbat egitasmo, garraio mailakoak naiz sozial arlokoak baztertzea eragiten duelako; legediari bizkarra ematen diolako…

Aurtengo manifestazio giro jakin batekin topatu da. Izan ere, azken hilabeteotan AHTaren hainbat zati berri eraikitzen hasi denaren berri eman dute instituzio ezberdinetatik, azkenak otsailean Andoain eta Hernani bitarteko 2 zati eta lehenago Tolosa ingurukoak. Zati berri hauek hasteak, legediari bizkar emateaz gain, amarrua eta propaganda ditu helburu eta ez gara baieztapenak musutruk egiten ari.

Herritarron parte hartzeari eta legediari bizkar ematea
. Horixe da tarmo berri bat hasten duten bakoitzean egiten ari direna izan ere, Tolosa-Andoain-Hernani ibilbide egitasmoari 1200 alegaziotik gora aurkeztu genizkion, oraindik erantzun ez dituztenak. Gainera kasu gehienetan, lanei hasiera desjabetza gauzatu aurretik ematen ari dira.

Amarrua, Ibilbide zati berritan lanak hastea amarrua dela uste dugu, izan ere hori bait da helburua, AHTaren ibilbidaren zati batzuk gehiago martxan daudela sinestaraztea, estatistikara gehituz. Egunerokotasunak berriz azaltzen digu zenbait zati geldirik daudela, eraikitzen ari diren enpresei ordaintzen ez dielakoan, Beraza, ez du inongo zentzurik zati berriak hastea gero geldirik egoteko.

Propaganda. Ekitaldi hauen bultzatzaileak propaganda gisa erabiltzen dituzte, Abiadura Handiko Lineraen propaganda gisa, linea horren premia, beharra sortu nahian, estatuko AVEren erabilpen datuak azaltzen dutenean, bidaira kopurua dela eta, explotazio edo hustiaketa gastuei aurre egiteko lain osatzeko estu eta larri dabiltzala.

Abiadura Handiko Linearen aurrean, egunero milaka jendek erabiltzen duten tren sarearen hobekuntza eta eguneratzea bultzatzen dugu, Tren sare hau gehiegitan ahazten dute bere arduradunak – AHTa bultzatzen duten arduradun berdinak – ondorioz jende asko betiko tren sarea erabili ezinik geratzen da egunero irisgarritasun arazoengatik, ordutegiak egokitzen ez direlako e.a.

Horren froga bat eskualdeko edozein geltokitan daukagu baina bereziki aipagarria da Tolosako apeaderoarena igogailua eta ranpa jarri arren asko bait dira egun trena erabiltzen ez duten herritarrak trenera igo ezin dutelako, konboiak nasaren altuerara egokitzeko aukerarik ez dutelako.

Honekin batera, dei egiten diogu herritar guztiei manifestazioan parte hartzera.


Eguzki 2011ko otsailean.

0 comentarios:

Publicar un comentario