jueves, 17 de junio de 2010

Larunbatean aht-aren aurkako manifestazio nazionala.



Larunbatean aht gelditu elkarlanak manifestazio nazional berria deitu du Bilbon aht-aren aurka " El Tav ya nos esta hipotecando, txikiziorako diru gehiagorik ez!" Manifestazioa arratsaldeko 17:30etan irtengo da Bilboko Bihotz Sakratu plazatik aurrekontu publikoetatik AHTaren lanek suposatzen duten diru xahuketa eta beronek dakarkigun hipoteka larria salatzeko.

Deigarria da Blanco ministroak egindako adierazpenak azpiegituren inguruan, laburki esanez gehienak ez direla beharrezkoak eta ezin direla ekonomikoki aurrera eraman, hortaz " basta de demagogia" aldarrikatu zuen,aipagarria. Aldi berean Espainiak obra publikoan gastatutako dirutza adierazten zuen grafikoa erakutsi zuen, europako potentzia nagusiak erdian baino azpiago utziz.

Are deigarriagoa da nola herritarrez parra egiten duten ikustea eta besterik gabe adierazten duten agintariek Gipuzkoako zatiak 303 milio euroko gainkostea edukiko duela hasieran aurreikusi zutenekin. Eskerrak krisi garaian gaudela.

Deigarritasunekin gabiltzala... Aramaioko bidean ikusi genuen lehendabizi, oraingoan Iurretako San Andres auzoan lurra hondoratu egin da baserri batzuen ondoko landan. Azpian Larrinagatxutik (Durango) Orozketara (Iurreta) doan tunela zulatzen dabiltza eta horren ondorioz, gaineko landan zulo bat agertu da.

Aht-aren aurkako arrazoiak biderkatu egiten dira egunak joan ahala, inoiz baino ozenago esan behar dugu:

Txikizioa Gelditu!
Aht-rik EZ!!

LARUNBATA 19 arratsaldeko 17:30etan Bilboko Bihotz Sakratu plazatik.

0 comentarios:

Publicar un comentario