martes, 1 de junio de 2010

Gladys gogoan!

Ostegunean 31.urtemuga betetzen da guardia zibilak erail zuenetik. Bere omenez erakusketa informatibo xumea jarri dugu Irunberri Elkartean.



Gladys del Estal Ferreño 23 urte zituen erail zutenean. Venezuelan jaio zen bere familia gerra ondoren alde egin behar izan zuelako. Itzuli zirenean bere gurasoak Atotxako dorrean bizilekua ezarri zuten. Programatzaile informatikako lana kimika eta biologiako ikasketekin uztartzen zuen.



Gladys militante ekologista zen, komite Antinuklearretako kidea. Gau Eskolatan parte hartzen zuen eta eskola graduatuko klaseak ematen zituen. Maria Reina Eskolan ikasle talde batekin ekologiako gaiak lantzen zituen.



1979ko ekainaren 3an Tuterara abiatu zen, berak antolaturiko autobus batean, energia nuklearraren aurkako ihardunaldi internazionalean parte hartzeko. Arratsalde hartan Jose Martinez Salas guardia zibilak buruan tiro bat emanez hil zuen. Bi urte beranduago 18 hilabetetako gartzela zigorra ezarri zioten, ez zituena bete.



Donostiako lagunen salaketa luzatu nahiko genuke, izan ere Donostiako Alde Zaharrean zegoen muraletik , Gladysen argazkia bi aldiz kendu izan dute polizi kotxe batean zijoazten bi “funtzionariek”. Errespetua eskatu nahi degu indarkeri polizialak eragindako hilketa honengatik, indakeri mota hau ere existitzen da eta.



Gladys beti gogoan!
Nuklearrik EZ!

0 comentarios:

Publicar un comentario