jueves, 22 de abril de 2010

Aht-aren aurkako mendi martxa nazionala



Igande honetan aht-aren aurkako oposizioak mendi martxa nazionala deitu du Arrasate eta Aramaio artean. Ibilbidean zehar kaltetutako eremuak bixitatuko dira, adibide argia izanik horrelako makro eraikuntza batek ze nola txikizioa suposatzen duen ikusteko. Ezin dugu ahaztu proiektu honen aurka mila eta bat arrazoi argudiatu ditugula, horrenbestez ezin dugu utzi exijitzeaz horrelako zerbait egin ez dezaten. Gure ingurumena eta baliabide naturalak gure herriaren ikur eta etorkizuneko baliabide dira eta hauei egungo planteamendukin bizi gutxi geratzen zaie, egunen batean mendi zatiak museotan aurkituko ditugularik. Ezin ahaztu ere bizi ditugun garai gogor hauetan zer suposatzen duen 10.000 milioi euro bideratzea proiektuari, familiak kale gorrian aurkitzen ari direnean "krisi" ekonomikoaren ondorioz.



Hortaz deia luzatzen dugu igandeko martxara joateko eta gure ezezkoa zabaltzeko. 3 orduko martxa izango da eta ondoren bazkari herrikoia eta jolas eta ikuskizunak izango dira. Martxa igandea 25 goizeko 9.30tan Arrasaten Markuleteko industrialgunean hasiko da.

TXIKIZIOA GELDITU!!
AHT-rik EZ !!!

0 comentarios:

Publicar un comentario