viernes, 25 de diciembre de 2009

Gabon gaueko 10 orduko kontzentra!

Urteroko legez gabon gauean, egunez, abenduaren 24an, aht-aren aurkako konzentrazioa deitzen da goizeko 10etatik arratsaldeko 20ak arte Andoaingo erdialdean. Konzentrazio hau txandaka banatzen da, ordubeteko txandak. Txandak herriko talde zein herritarrek osatzen dituzte. Andoaingo Eguzkik badaramatza urte batzuk konzentrazio honetan parte hartzen eta naiz eta nahikoak diren 3-4 lagun konzentrazioa aurrera eramateko, atzokoan fundamentua egin eta ia taldekide gehienak eta 3 bat herritar batu genituen gure txandara. Egoera hau baliatuz gure ikurrak eraman genituen argi utziaz txanda hori Eguzkiren jendeak betetzen ari zela. Bertan kokatzen diren pankartek bozina jo edota zarata ateratzeko eskatzen diete igarotzen diren herritarrei. Gure txandan hainbat bozina entzun genituen baina baita kotxeko argiak, keinuak, agurrak eta irrintzi bat ere bota ziguten. Argi dugu guztion artean geratu dezakegula diru xauketa eta ingurugiroa txikituko digun makroproiektu inposatu hau. Bestalde deialdia egiten dugu hurrengo urtarrilaren 23an Hendaia eta Irunen artean burutuko den aht-aren aurkako manifestazio nazionalera. AHT-RIK EZ, TXIKIZIOA GELDITU! ANDOAINEN ERE AHT-RIK EZ!!



0 comentarios:

Publicar un comentario