domingo, 15 de noviembre de 2009

AHTren AURKAKO EGUNA!!

Aurrekoan esan bezala, Azaroaren 7an AHTren aurkako eguna antolatu genuen Andoaindarrok. Eguraldia etzen lagun izan eta goizeko mendi martxa bertan behera utzi behar izantzen.
Arratsalde partean, kontzentrazioan jende dexente bildu ginen euria egin arren. Zumeako rotondan ordu erdiz egon ginen, bertan Andoaingo Eguzkiko taldekide gehienak geudelarik eta baita banderak ere!! Kontzentrazioaren ondoren, teknopoteoari hasiera eman genion eta esan beharra dago Goierrialdeko elektrotxarangak izugarrizko giroa jarri zuela Andoaingo kaleetan zehar (Txitibar, Xaxi, Itzala, Irunberri...).
Teknopoteoa amaituta Andoaingo Eguzkiko kideek esker-afari bat antolatu genuen urterokolez, kurtsoan zehar gurekin "lan" egin dutenentzat (Txoznetako barrak, Gaztetxeko barrak, taldekideak, erreka jetsieran parte hartzen dutenak...).
Eguna kontzertuekin amaitu zen Gaztetxean, Estricalla eta Gamora taldeen eskutik.
Jarraian argazki batzuk:



Kontzentra Zumeako rotondan


Elektrotxaranga Itzala tabernan


Eguzkiko esker-afaria

0 comentarios:

Publicar un comentario