viernes, 3 de mayo de 2024

LEITZARANEN BABESAREN ALDEKO ERREKA JAITSIERA BERRI BAT.

 Maiatzaren lehenean, Eguzki


Talde Ekologistak deituta, Leitzaranen jaitsiera berri bat ospatu dugu. Jaitsiera hau, Santa Krutz jaien barruan ospatzen den festa giroko ekimen bat bada ere, aldarrikapena festak adina garrantzi du.

Leitzaran, andoaindarrentzat ibaia eta haran maitatua da baina baita legez babestua ere, osatzen duen habitatak duen garrantziagatik: Biotopo Babestua, KBG (kontserbazio bereziko gunea), Natura 2000 sareko partaide… 

Aldarrikapenei dagokionean, Leitzaran ibaia naiz haranaren arazoak hartu ohi ditu kontuan eta egia esan, azken urte hauetan errepikatzen diren arazoak ditugu: turístifikazioa, hondakinekiko ibaien babesa. Eta aurten berri bat gehitu beharrean gaude: Leitzaran bailararen antolaketa beharra.

Turistifikazioa. Urteak joan ahala aisiak eta turismoa eragiten duen presioa handitzen ari da Leitzaran bailararengan, Honen adibide garbi ditugu Otietako tirolina, ostalaritza egitasmoa eta zoritxarrez etorriko direnak. Egitasmoa hauek, babes izendapenak kontuan izan gabe egiten ari dira, are gehiago, izendapen horietaz baliatzen dira, Leitzaranek berez dituen ingurumen balioak mantentzeko interes gutxi erakutsiz.


Hondakinekiko ibaien babesa. Leitzaran eta Oria ibaietara hondakin txiki zurrunak erortzea saihesteko, barandatan saretxoak jartzea ere eskatu diogu Udalari. Aurten pauso bat emango dutela agindu du Udal Gobernuak eta horren zain gaude.

Antolaketa beharra. Leitzaran bailaren antolaketa beharraz ari garenean, Leitzaranek ( Ibaiak eta mendiak) dituzten balioak mantentzea edo/eta hobetzea, asialdian gozatzeko gune egokia izateak eta bertan dauden jarduera ekonomikoak uztartuko dituen antolaketaren premia ikusten dugula adierazi nahi dugu. Antolaketa hau egoki egin ezkeroz, beste aldarrikapen askori, nagusiki turistifikazioaren gaia bideratzeko oinarri sendoak jarriko genituzke. Bide horretan, gaur egun pauso garrantzitsuena Otietan dagoen “Bisitari Etxea” Lizarkolara ( Galgo paper fabrika zena) ekartzea izango litzateke, oinarrizkoa pausoa hau, Andoain Leitzaran bailararen Gipuzkoako sarrera nagusia dela kontuan izanik.


Eta ezin ahaztu Leitzaran Natur Parke izendatzeko aldarrikapen eta agintarien hitzemate edo promesa historikoa ere.

Bukatzeko, soilik gogoratu nahi dugu, aldarrikapen hauek gauzatzeko Eusko Jaurlaritza. Gipuzkoako Foru Aldundia eta Andoaingo Udalaren elkarlana beharrezkoa izango dela, eta horretan jartzea eskatzen dugu..

Jaitsieran 30 bat lagun bildu gara. Euriaz tartekatutako giro freskoa izan badugu ere, giro ederrean joan da ekimena, jaiak eta Leitzaranen babesa gogoan.

Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra, Andoainen maiatzaren 1ean.


viernes, 26 de abril de 2024

Erreka jetsiera maiatzak 1

 


viernes, 1 de marzo de 2024

Bertako zuhaitzen landaketa herrikoia andoaingo herri lurretan

 


Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearrak zuhaitz landaketa herrikoia antolatu du martxoaren 2an.  Landaketa Leitzarango bailara dagoen Muntto tontorraren magalean egingo dugu, Andoaingo Mendiak izeneko herri lurretan.

Landaketak bi helburu nagusi ditu:

-          Basoen garrantziaz kontzientzia hartzea, egoera onena  egoteak gizarteari ematen dizkion onura ugariaz jabetu gaitezen.

-          Orain  arte herri lurrak kudeatzeko era aldaketak aldarrikatzea.

Aurreneko puntuari dagokionean, basoak betetzen dituzten funtzioei ekosistemikoak esaten zaie eta nagusienak: CO2 oxigeno eta biomasa bilakatzea, klimaren gorabeheren ondorioak apaltzen laguntzen du, ura araztu eta erregulatzen laguntzen du, uholde naiz luizi arriskuak arindu, gordailu genetikoa da, egurra ekoizten du, aisigune bihurtzen da… Pentsa guzti horiek dirutan itzuli behar bagenitu…




Andaoingo mendietako pinudia

Bestalde, ziurrenik herritar askok ez dute jakingo Andoaingo Udala 668 ha-ren jabe dela Leitzaranen, horietatik gehienak Onddo-Aizkorriko mendien magalean eta Ubaran errekaren bailaran daudenak.  Andoaingo Mendiak bezala ezagutzen dira, kudeaketaz Gipuzkoako Foru Aldundia arduratzen da eta herri onurako mendiak bezala izendatuta daude. Izendapen horren ondorioetako bat basoen funtzio ekosistemikoak era egokian  betetzeaz ziurtatzea da.

Eta hori gaur egun ez dela gertatzen uste dugu guk. Izan ere, egun bertako espezieak %20 baino ez dira heltzen eta kanpokoak berriz, gehienak koniferak -460 ha-tik gora- %71 gainditzen dute ( gainontzekoak mendiko belardiak dira). Gainera sail gehienak etekina lortzeko asmoz kudeatzen direnez, maiz erabat soiltzen dira sailak, baso helduak  izatera iristeko aukera errotik zapuztuz, haizearen higadurari bidea libre utziz, baita euri urarenari ere, inguruko bizidun guztietan desoreka eragin…

Guzti hau kontuan hartuta, Udalari eskatu diogu Andoaingo Mendien kudeaketan zuzenki parte hartzea eta kontserbazioaren aldeko apustua egin dezala, ustiaketarena alde batera utziz.

Baso mistoa Andoaingo Mendiak. Guk nahiago dugu halako irudi gehiago ikustea.


Bide horretan, landaketa 1,9ha-ko zaharkitutako pinudi zen batean egingo dugu, auzolanean lurzoru horren heren batan pagoak eta haritzak landatuz. Sailaren prestaketa lanez eta landareez Gipuzkoako Foru Aldundia arduratu da. Horrela kudeaketan eskatzen dugun norabide aldaketa aldarrikatu nahi dugu, nahi duen andoaindar guztiak parte har dezakeelarik.

Esan bezala, martxoaren  2an larunbatez egingo dugu landaketa horretarako Otitan (tunelaren ondoan) goizeko 9:00 geratu gara. Ordubeteko ibilbidea dago eta mendiko arropa eta botak eramatea gomendatzen dugu. Guk jan edanak eramango ditugu baita tresnak ere. Hala ere, norbaitek aitzurra edo/eta palaren bat badu ekartzea gomendatzen dugu. Bukatzeko adierazi, 688662532an izena eman dezakezuen whatsapp talde bat dugula edozein galdera egiteko edo azken berrien unean-unekoak jasotzeko.

Bizitzeko Andoain eraikitzen!  Bizitzeko Lurra eraikitzen!

Eguzki Talde Ekologista eta Antunuklearra, otsailaren 28an.

Oharra: “Andoaingo Mandien Antolamendu Plana” izeneko txostenetik eta “EAEko Baso Inbentario”tik ateratakoak dira.

martes, 25 de julio de 2023

Itsasoa Andoainen ere hasten delako!

 2019 ezkeroztik “Itsasoa hemen hasten da lelopean” kanpaina bat egiten ari gara Euskal Herriko herri askotan zehar itsaso naiz ibaietako hondakinen kopurua murrizteko asmoz. 

Kanpaina horren barruan hainbat jarduera egiten ari gara: sensibilizazio kanpainak, hondakin bilketak ( ibaia, erreka naiz itsas bazterrean) eta neurri zehatzak proposatu. 

Andoainen hainbat urtetan ibai garbiketak antolatu ditugu kanpaina honi hasiera eman aurretik eta kasu honetan neurri zehatzen proposamenean zentratu nahi genuke.





Proposamena zubietako eta barandetako behealdetan saretxo metalikoak ezartzea, hondakinak ibaira erortzea ekidin eta ibaia zein itsasoa babesteko.

Gogoratu behar dugu 2022ko martxoan eskaera egin genuela saretxoak jartzeko Andoaingo udalari, hala nola, elkarlanerako deia luzatu genien. 2022ko uztailean hasi ziren saretxoak ezartzen Santakrutz zubiaren inguruan. Aipatu beharrean gaude erabilitako materiala (saretxoak) ezoikoa dela, ezagutzen ditugun hamarnaka adibidetan ez dugu halakorik ikusi eta zalantza handiak eragiten dizkigu nagusiki, sergurtasunari dagokionean. Edonola ere, ordundik ez da ezer gehiago ezarri, nahiz eta udalarekin harremanetan izan garen hau gauzatzeko.


Ikasturte berrian lan honi berrekingo diogu. Herriko gainerako zubien barandak babestu gabe daude. Eta Makaldegiko inguru guztian ez da irtenbiderik gauzatu gaur gaurkoz.
 
Horiek izango dira gure helburuak irailetik aurrera.

Gogoratu itsasoa Andoainen ere hasten dela. Oria eta Leitzaran ibaiak babesteko saretxo metalikoak!


Eguzki 2023 uztaila.

domingo, 30 de abril de 2023

BAJADA DE RIO EN FAVORDE UNA VERDADERA PROTECCION DEL LEIZARAN

 Como viendo siendo habitual por estas fechas, el 29 de abril hemos celebrado una nueva bajada del Leitzaran, convocada por Eguzki. Este descenso, además de ser una iniciativa festiva dentro del programa fiestivo de Santa Cruz, la reivindicación tiene tanta importancia como la fiesta.

El Leitzaran, tanto río y como valle, son queridos para los andoaindarras También es reconocido su valor por diversas instituciones, lo que ha llevado a que esté protegido legalmente: Biotopo Protegido, ZEC (espacio de especial concertación), miembros de la red Natura 2000…

En cuanto a las reivindicaciones, están relacionadas con los problemas tanto del valle como del río Leitzaran y la verdad es que en los últimos años no faltan problemas en torno al Leitzaran.

Saneamiento. Los problemas de saneamiento del río Leitzaran han sido durante años el tema central de las exigencias. Afortunadamente, los problemas más graves se han ido resolviendo o canalizando, pero queda todavía algún vertido que no ha sido conducido al colector (y a través de él a la depuradora).

Turistificación. Este riesgo ha aumentado en los dos últimos años: la tirolina de Otieta, el proyecto hostelero y los que por desgracia vendrán. Estos proyectos se están llevando a cabo sin tener en cuenta las figuras de protección, no muestran interés alguno por mantener los valores ambientales propios del Leitzaran, el objetivo es simplemente, como sacar partido económico al Leitzaran.

Protección de los ríos. También se ha solicitado al Ayuntamiento la instalación de rejillas en las barandillas para evitar la caída de pequeños desechos en los ríos Leitzaran y Oria. Tras haber dado un primer paso en este tema el año pasado, en los presupuestos de este año la Junta de Gobierno de Andoain no ha previsto ni un céntimo.

A pesar de que en la resolución de estas reivindicaciones tienen que ver otras instituciones, el Gobierno Municipal de Andoain, integrado por el PSE y el PNV, es el máximo responsable en unos temas y el promotor en otros. En consecuencia, solicitamos al Ayuntamiento de Andoain:

• Acabar definitivamente el saneamiento de Leitzaran.

• Que se retire la tirolina de Otieta, que se paralic el proyecto de hostelero del mismo lugar y que, tomando como base las medidas protectoras del Leitzaran, se replanteen esos proyectos y los que surjan.

• Teniendo en cuenta las medidas de protección, también se solicita la declaración de Parque Natural del Leitzaran.

• Instalación de rejillas de protección en Leitzaran y Oria ( mantenemos nuestra propuesta de colaboración).

En la bajada nos hemos reunido unas 30 personas y la iniciativa ha ido en un buen ambiente, pensando en las fiestas y en el apoyo del Leitzaran.

Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra, Andoainen apirilaren 29an.



LEITZARANEN BENETEKO BABESAREN ALDE, ERREKA JAITSIERA

 Urtero lez , apirilaren 29an, Eguzki Talde Ekologistak deituta, Leitzaranen jaitsiera berri bat ospatu zen. Jaitsiera hau, Santa Krutz jaien barruan ospatzen den festa giroko ekimen bat bada ere, aldarrikapena festak adina garrantzi du.

Leitzaran, andoaindarrentzat ibaia eta haran maitatua da baina baita legez babestua ere, osatzen duen habitatak duen garrantziagatik: Biotopo Babestua, KBG (kontsarbazio bereziko gunea), Natura 2000 sareko partaide…

Aldarrikapenei dagokionean, Leitzaran ibaia naiz haranaren arazoak hartu ohi ditu kontuan eta egia esan, azken urte hauetan ez da arazorik falta Leitzaranen inguruan.

Saneamendua. Leitzaran ibaiaren saneamendu arazoak urtetan izan da eskakizunen gai nagusi. Zorionez, arazo larrienak konponduz edo bideratuz joan dira baina bada gelditzen da oraindik kolektorera (eta horren bidez araztegira) bideratu ez den isurketaren bat.

Turistifikazioa. Arrisku hau handitu egin da azken bi urte hauetan: Otietako tirolina, ostalaritza egitasmoa eta zoritxarrez etorriko direnak. Egitasmoa hauek, babes izendapenak kontuan izan gabe egiten ari dira, Leitzaranek berez dituen ingurumen balioak mantentzeko inongo interesik ez dute erakusten, soilik nola etekina atera Leitzarani.

Ibaien babesa. Leitzaran eta Oria ibaietara hondakin txikiak erortzea saihesteko, barandatan saretxoak jartzea ere eskatu diogu Udalari. Gai honetan iaz lehen pausotxo bat eman ostean, aurtengo aurrekontuetan ez du xentimo bat bera aurreikusi Andoaingo Gobernu Batzordeak.

Aldarrikapen guti hauetan beste instituzio batzuk zerikusia badute ere, PSEk eta EAJk osatzen duten Andoaingo Udal Gobernua da arduradun nagusia gai batzuetan eta bultzatzaile besteetan. Ondorioz, Andoaingo Udalari eskatzen diogu:

- Leitzarango saneamendu amai dezala behingoz.

- Otietako tirolina dagoen lekutik kendu dezatela, hostaleritza egitasmoa geratu eta Leitzaranen babes neurriak oinarri hartuta, egitasmo horiek eta letozkeenak berpentsatu.

- Babes neurriak gogoan, Leitzaran Natur Parke izendatzea ere eskatzen dugu.

- Leitzaran eta Oria babesteko saretxoak jartzea ( gure elkarlanerako asmoak bere horretan darrai).

Jaitsieran 30 bat lagun bildu gara eta giro ederrean joan da ekimena, jaiak eta Leitzaranen babesa gogoan.

Olazarren talde argazkia




sábado, 1 de abril de 2023

ANDOAINGO UDALAK IBAIEN KUDEAKETA TRAKETSA EGITEN DU


 Andoainen baditugu ibai, erreka eta errekasto desberdinak eta jakina da hauek izatea zeinen garrantzitsua den denontzat. Sarri ibai ertzak naiz ibilguak zikinak egoten dira, gizakiaren ihardunaren ondorioz. Ibai zein errekak garbi mantentzea guztion ardura da. Alde batetik herritarrona, zeintzuk hondakinekin jokabide sendoa izan behar dugun, sortzea saihestuz eta sortzen direnean dagokion lekuan utziz edo isuriz; beste alde batetik erakunde desberdinena, zeinak baliabideak eskaini behar dituzten ibai ekosistemak mantentzeko eta ondo ez badaude hobetzeko. Horien artean legoke, egoera ikusita, ur ibilguaren garbiketa profesionala egitea eta babes neurriak hartzearena ibai-inguruak garbi mantentzeko, ibaiak, errekak eta azken finean itsasoa babesten laguntzen dugulako.

Eguzkitik badaramatzagu lau urte “Itsasoa hemen hasten da” kanpainaren bitartez Euskal Herriko herri desberdinetako udaletxeekin elkarlanean, ibai-inguruetako baranden azpikaldeetan saretxo metalikoak jartzera bultzatuz, horien bidez hondakinak ibaietara eror ez daitezen ekiditeko.



Andoainen, Udal langileak, ibaia aldean pilatzen ziren hondakin kopuru handia ikusirik, sare bat jarri zuten Makaldegiko aterpearen atzeko barandan lehenengo aldiz. Ekimen hori eta gure kanpaina uztartuz, 2022-ko martxoan Udaletxeari proposamen eta elkarlan deia egin genion, sareen erabilera zabaltzen joateko. Azkenean, 2022ko uztailean saretxo batzuk, Santakrutz zubian eta espigoi inguruan, ezarri ziren. Guk, albistea jakindakoan pozez hartu genuen, baita publikoki horrela adierazi ere, baina jarri zutena ikusitakoan ez ginen bat ere gustura geratu. Batetik jarritako sare mota arriskutsua iruditzen zaigulako: orain arte Euskal Herriko herri ezberdinetan 10-15zmko zokalo bat jartzen ikusi dugu, zokalo horiek zulo ugari dituzte urik ez pllatzeko baina Andoainen oilategietako itxituretan erabiltzen den moduko sarea erabili dute 80-100 zentimetrokoa eta hatza sartzeko moduko zuloekin, zinez arriskutsua gure ustez. Bestetik, espigoian jarritakoak uholde arrisku handiko inguruan jarri zirelako eta guk bultzatzen ditugun 10-15zmko zokaloak arazorik sortzen ez badute ere, 80-100zmkoak hesi edo presa efektua eragin dezaketelako. Bigarren arazo hau aste batzuk geroago konpondu zuten. Gaiari jarraipena eman behar omen zioten baina ordundik ez da beste ezer jarri, nahiz eta eskaera desberdinak egin dizkiogun Udaletxeari.

Jarraipena egitearen bidetik, Udalari Aldundiak urtero banatzen dituen laguntzen 2023ko deialdiaren berri eman genion. Bi laguntza mota: ibai bazterrak eta ibilgua garbitzeko bat eta hondakinak ibaira ez isurtzeko babesak jartzeko bestea. Gure harridurarako laguntzak ez dira eskatu. Andoainen eremu asko daude bai babesteko, herriko zubi guztietako baranden azpikaldeak edota Bekoplazako paseo berriko inguruak esaterako, baita ibai eremuak garbitzeke ere. Babes neurriak ezartzen hasiak ginela ez dugu ulertzen zergatik ez diren laguntza hauek eskatu babes neurriak jartzen jarraitzeko, kontuan izanik ibai ibilguak hondakin zurrunez garbi mantentzea Udalaren betebeharra dela.




Bide horretan, martxoaren 25ean egindako ibai garbiketa deialdia aipatu gabe ezin dugu utzi. Guk ere erabiltzen ditugun horrelako ekimenak, egokiak dira herritarren sentiberatasuna lantzeko eta bide batez hondakin batzuk ibai ibilgutik jasotzeko, horregatik gure erabateko onarpena dute bertan parte hartu zuten herritarrak eta egindako lanak. Ezin gauza bera esan Udal Gobernuari buruz: sensibilizazioa ondo dago baina neurri zehatzak ere hartu behar dira eta aurrekotu naiz dirulaguntza bidez dirurik aurreikusi ez dutenez, ez da inongo neurririk hartuko. Aurten, aurreko hiru urteak bezalaxe, gure herriko ibaiak hondakinez beteta eta babes neurri berririk gabe jarraituko dute.

Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra, 2023 apirilean.